Albisteak

 
  • 600 € horiek onartutako eskabide bakoitzean ingresatzeko prozesua hasi da.
  • "Supertu: Merkataritza eta ostalaritza" programak 66.000 € banatu zituen baldintzak betetzen zituzten 66 eskaeren artean.
  • Merkataritzari, ostalaritzari eta autonomoei laguntzeko programen bidez 136.200 € banatu dira guztira, 183 jardueretan zuzeneko laguntza banatu da.

COVID19k eragindako osasun-krisiaren ondorioz, osoko bilkuran eta aho batez, zenbait laguntza onartu ziren herritar guztientzat, saltokientzat, ostalaritza-zerbitzuentzat eta alarmak eragindako itxierak eragindako autonomoentzat eta profesionalentzat.

Ekainean eta uztailean jardueraren ixteak eragindako 66 ostalari eta merkatariri eman zitzaizkien laguntzak eta abuztuaren amaieran autonomoentzako laguntzak ebatzi dira.

"Suspertu: autonomoak" programarako 148 eskabide aurkeztu dira, eta horietatik 31 ezetsi egin dira. Honako hauek dira, funtsean, laguntza ukatzeko arrazoiak: "Suspertu: dendak eta ostalaritza" programan laguntzak jaso izana, udalerrian erroldatuta ez egotea edo nagusiki dendak ixtearen eraginpean ez egotea.

Horren arabera, eta kreditua nahikoa zenez, onartutako 117 eskaeretako bakoitzari 600 € esleitu ahal izan zaizkio, bai udalerrian erroldatuta dauden eta Etxebarrin ere jarduera egiten duten autonomoentzat, bai udalerrian erroldatuta dauden baina jarduera beste leku batean duten autonomoentzat. Egun hauetan hasi da zenbateko hori ordaintzeko prozesua, beti ere onuradunak Udalarekin zorrik ez badu.

Bi laguntza-programak batuta, 132.600 € banatu dira ostalaritzarako eta negozioak eta jarduerak ixtera behartzen zituzten dekretuek eragindako saltoki eta autonomoentzako 183 zuzeneko laguntzatan.

Udalek neurri horiek eta beste batzuk jarri zituzten abian COVID19ren osasun-krisiaren ondoriozko dekretu eta murrizketen eraginpeko jarduerak bultzatzeko eta mantentzeko. Izan ere, datozen asteetan hasiko da eragindako jardueren zaborraren eta terrazen tasak itzultzeko prozesua.

Laguntza horiei buruzko informazio guztia udalaren webgunean dago: www.etxebarri.eus (UDALA > DIRU-LAGUNTZAK)