Albisteak

 

Etxebarri Martxan osasun-sareak etxebarritarren artean bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko lanean jarraitzen du. Oraingoan, Kukullaga ikastetxeko zuzendaritzekin, Etxebarri Institutuarekin eta Gurasoen Elkarteekin lankidetzan, kanpaina bat hasi da ikasleak eta haien familiak eskolara eta institutura oinez joatera animatzeko. Familia, haur eta gazte askok egiten dute, baina etxebarritar gehiago animatu nahi dira ohitura osasungarri hori eguneroko bizitzan sartzera.

Gure udalerria txikia da, eta N-634 errepideak sortzen duen bereizketa gorabehera, eta batez ere San Antonio inguruan dauden maldak gorabehera, ibilbideak nahiko laburrak dira. Alde horretatik, mapa bat argitaratu da, eta, bertan, modu orientagarrian adierazten da zenbat denbora behar den joan-etorriak egiteko puntu garrantzitsuenen artean.

Adibidez, udaletxetik Kukullaga Lehen Hezkuntzako ikastetxeraino 12 minutu baino ez dira ematen oinez, eta Galizia kaleko 10. zenbakitik. Ikastetxe horren eta Barandiaran eta San Antonioko Haur Hezkuntzako ikastetxeen artean 9 minutu inguru ematen dira; Kukullaga eta Etxebarri BHIren artean, berriz, 11 minutu behar dira (denbora hori igoeran kalkulatzen da).

COVID19ren ezohiko egoera dela-eta, dibertsifikatu egin behar dugu, eta ikastetxeekin konektatzeko aukerak bilatu. Alde batetik, ikastetxeek sarrera mailakatuak ezarri dituzte aglomerazioak saihesteko. Bestalde, irailaren 7tik aurrera Etxebarri-Bus eskola-errefortzua jarriko da martxan, eta 3. lineako igogailua (Euskotren) erabil daiteke, baina …

Zergatik ez joan eskolara edo institutura ostera bat emanez? Agian, ikasgeletarako itzulera beste era batera egin dezakegu eta aprobetxatu bizi-ohitura osasungarriak hartzeko. Izan ere, ohitura horiek, iraunkorragoak izateaz gain ingurumenari ere mesede egingo baitiote.

  Argazkia (PDF 1.4MB).

 Mapa (PDF 2 MB).