Albisteak

 

Eskualdeko Eskola Agenda, Euskara Zerbitzuekin koordinatuta XI. edizioara iritsi da. Aurreko ikasturteetan bezala, agenda hau Etxebarriko Udalak Euskara Zerbitzuaren bidez, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko beste udalerri batzuekin batera prestatu du: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamo.

Etxebarrin, Kukullaga Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikaslegoari banatuko zaio doan, aurten guztira 630 ikasleri.

Eskola Agenda hau eduki interesgarriz hornitutako tresna praktikoa izateaz gain, ikaslea/familia/irakaslea harremana erraztu nahi du.

Bide horretan, gure inguru geografiko, linguistiko eta etnografikoa hobeto ezagutzen lagunduko du Zuztarretatik Ahora proiektuaren bitartez (www.zuztarretikahora.com).

Aurten agendaren gaia Elkarbizitza da, bizi dugun garai berezi honetan familian eta ikastetxean landu beharreko gai garrantzitsua dela uste dugu. Gai honen lanketa Kukullaga ikastetxeko ikaslegoak eta irakaslegoak egin du , horrek agenda are bereziagoa egiten du. Horretaz gain eskualdeko udalerriak hobeto ezagutzeko aukera ere ematen du.

 Eskola Agenda 2020-2021 (PDF 11,1MB)