Albisteak

 

Irailean ikastetxeetara itzultzeko asmoak tarteko, Udalak EtxebarriBus zerbitzua sendotzeko asmoa dauka irailaren 7tik aurrera, astelehena, ikasturte berria hasiko den eguna.

07:00etatik 09:30era eta 16:20tik 17:30era bitartean sendotuko da zerbitzua. Horrela izanik, ordutegi horren barruan 10 minuturik behin pasako da autobusa, gutxi gora behera.

Era berean, jakinarazi nahi dizugu Bono Gaztea eskuratzeko aukera egongo dela 6 eta 26 urte bitarteko erabiltzaileentzat, biak barne (6 urtetik beherakoek ez dute ordaindu behar). Kostua 11,00 €-koa izango da, eta irailetik ekainera bitartean behar beste bidaia egin daitezke (uztailera arte luzatu daiteke, aldez aurretik eskaera eginda).

Egoera kontuan izanda eta leku-aldatze eta kontaktuak murrizteko asmoz, Bono Gaztearen eskaera honela burutuko da:

BONUAK BERRIZTATZEA, ALDAKETARIK GABE
• Telefonoz: HAZ – Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua – 94 426 7000
• Posta elektronikoz (sac@etxebarri.eus).
(Bonoa postaz bidaliko da titularraren etxera).

BONU BERRIAK edo KOBRATZEKO KONTUAREN ZENBAKIA ALDATZEA
• HITZORDUA eskatu behar da Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuan – 94 426 7000 - sac@etxebarri.eus.