Albisteak

 

Udaleko Arlo Soziokulturalak eta udalerriko elkarte eta erakundeek ahalegin handia egiten ari dira uda desberdin honetan kultura-, hezkuntza- eta kirol-jardueren zati bati berriro ekiteko eta etxebarritarrei aisialdiaz gozatu ahal izateko agenda interesgarri bat eskaintzeko.

Hori dela eta, uztailean zehar, haur, nerabe eta gazteei zuzendutako jarduerez gain, herritar guztiei zuzendutako kultura- eta kirol-jarduerak programatu dira.

Joan den astean hasi zen programazio hau "Itziar Ituñorekin berdintasunari, kulturari eta pandemiari buruzko elkarrizketekin", Udaletxeko plazan, berdintasunari eta feminismoari buruz hitz egiteko aukera paregabea, aktore basauritarrarekin.

Aste honetan "Z, la ciudad perdida" aire libreko Zinema proiektatuko da BHIko pista estalian (uztailak 10, ostirala, 21:00etan).

Datorren astean formatu txikiko kontzertu akustikoaz gozatzeko aukera izango dugu, Black Bogaren eskutik (ostiralean, hilak 17, 20: 00etan Udaletxeko plazan), baita "Zinemaz Blai" kale antzerkiaz ere (igandean, uztailak 19, 19: 00etan Udaletxeko plazan).

Egitaraua osatzeko, "Zumba Irene Sotorekin" saioa izango da asteartean, hilak 21, 19:30ean Udaletxeko plazan.

Jarduera horietan guztietan edukiera mugatuko da, eta zorrotz bete beharko dira segurtasunez gozatu ahal izateko eskatzen diren higiene- eta osasun-neurri guztiak.