Albisteak

 

Etxebarriko CIME eta KzGunea datorren astelehenean, ekainak 29, berriz irekiko dira. Segurtasun eta higiene neurri zorrotzetan egingo dute, uneoro indarrean dagoen araudia eta agintarien eta osasun arloko adituen gomendioak errespetatuz.
 
Zentroak espazioak berrantolatu ditu eta instalazioak egokitu ditu, herritar guztien osasuna eta babesa bermatzeko. Horretarako, aurretiazko hitzordu sistema bat ezarri da, 944 496 871 telefono zenbakira deituta eskatuko dena.

Bezeroari arreta emateko ordutegia goizeko 9:30etatik 13:30etara izango da.