Albisteak

 

Etxebarriko Udalak San Antonioko eta Bekosoloko Liburutegietako ikasgelaren irekiera ordutegia luzatuko du ekaina eta uztaila bitartean.

Selektibitateko azterketetara aurkezten diren udalerriko ikasleengan pentsatuz, ordutegia sendotuko da:

• San Antonioko liburutegian, ekainaren 27an, larunbata, 09:00etatik 18:00etara, eta uztailaren 1ean, 2an, 3an 16: 00etatik 20:00etara.
• Bekosoloko liburutegian, uztailaren 4an, larunbata, 09:00etatik 18:00etara, eta uztailaren 6an, 7an eta 8an 16:00etatik 20:00etara.