Albisteak

 

Nahiz eta ekainaren 22tik (astelehena) aurrera normaltasun berrian bete-betean sartu, bide publikoan dauden pertsona kopuru handien kontzentrazioek, osasun eta urruntze-neurriak errespetatu ezinik, gutxienez denboraldi bat kudeatzea zaila izaten jarraituko dute.

Herriko 3 lekutan piztu ohi dira suak: San Estebango Santa Ana baselizaren ondoan, Kukullaga parkean eta San Antonioko Oleta kaletik gertu dagoen zelaian, eta Arpela, Kukullagako Jaiak eta aita-amen elkarte batek sustatzen dituzte, hurrenez hurren.

San Juan jaietan, txokolatadak eta jarduerak burutzeaz gain, suak piztu ohi dituzten elkarte eta batzordeekin gaia eztabaidatu ondoren, aurten, osasun egoera dela-eta, ez dago ekitaldirik antolatzeko asmorik. Beraz, 2020an bertan behera geratu da Etxebarriko San Juan gaueko suen piztea.