Albisteak

 

Azken osoko bilkuran aho batez onartu ziren herritar guztiei, dendei, ostalaritza-zerbitzuei eta itxierak eragindako autonomo eta profesionalei zuzendutako beste laguntza batzuk, alarma-egoera zela-eta.

Lehenik eta behin, "Suspertu: Merkataritza eta ostalaritza" deialdiko saltokiei eta ostalaritza-zerbitzuei laguntzak emateko prozedura abiarazi zen, eta, gehienez ere, 1.000 euroko laguntza eman zen establezimendu itxi bakoitzerako.

Maiatzean eskaerak egin ahal izan dira, eta Udalak 1.000 euroko laguntza eman die argitaratutako oinarrien arabera baldintzak betetzen zituzten establezimendu horiei.

Eskaera egiteko epea amaituta, 88 eskaera zenbatu ziren, eta horietatik 22k ez zituzten betetzen oinarrietan onartutako baldintzak. Ukatzeko arrazoiak, funtsean, hauek dira: txikizkako jarduera ez izatea edo jarduera alarma-egoeraren dekretuaren eraginpean ez egotea.

Guztira, 66 establezimenduk jaso dute 1.000 euroko laguntza, likidezia izan dute hainbat astez itxita egon ondoren, eta jarduerarekin jarraitu ahal izateko lagungarri izatea espero dugu.

Bestalde, ostiralean amaitu zen "supertu: autonomoak" laguntzen bigarren deialdia eskatzeko epea. 148 eskaera aurkeztu dira, eta hurrengo egunetan berrikusiko dira.

Laguntza horiei buruzko informazio guztia eta onarpen-zerrenda hemen aurkituko duzu: www.etxebarri.eus
Atala: UDALA > DIRU-LAGUNTZAK