Albisteak

 

Haurreskolen Partzuergoaren jarraibideak aintzat hartuz, jakinarazten da  haurreskoletan eskaintzen den aurrez aurreko asistentzia eta hezkuntza-zerbitzua martxan jarriko dela alarma egoera amaitzean, hots, ekainaren 22an.

Zerbitzu hau etxeko zaintza eta lana uztartzeko arazoak dituzten familiei zuzenduta dago. Familia hauek ekainaren 12a baino lehen haurreskolarekin harremanetan jarri behar dira, haurraren artapena antolatu ahal izateko ikasturtea bukatu arte, uztailaren amaieran.  

Bitartean, beharrezko neurriak lantzen jarraitzen da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun Sailak ezarritako irizpideei jarraituz, horrela, haur eta langile guztien ongizatea eta osasuna bermatu ahal izateko.

Argibide gehiago behar izanez gero, Bekosolo eta Zintururiko bi haurreskoletara jo dezakezu:

BEKOSOLO HAURRESKOLA
Bekosolo parkea 2-4 Tf. 944 403 500   

ZINTURURI HAURRESKOLA
Elizara sarbidea 2 -  Tf. 944 402 229
https://www.facebook.com/zintururihaurreskola.etxebarri.9

Edo Partzuergoko Haurreskolen webgunera:
www.haurreskolak.eus