Albisteak

 

* Edukiera mugatua izango da, eta aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.
* Erreserbak Kiroldegiko web orrialdearen bidez egingo dira www.polideportivodeetxebarri.com helbidean. Hortaz gain, aplikazio informatiko bat diseinatu da erreserbak egin ahal izateko.
* Abonatutako pertsonek lehentasuna izango dute erreserbak egiteko orduan

 ERABILERA ARAUAK

Etxebarriko Udalak eta Udal Kiroldegiaren kudeaketaren enpresa esleipendunak (Emtesport) hilabeteak daramatzate instalazioen hurrengo irekiera prestatzen eta kirol-zerbitzuak pixkanaka martxan jartzen, modu mailakatu eta seguruan. Horretarako, osasun- eta gobernu-erakundeek bidalitako irizpideak eta jarraibideak bete dira.

Etxebarriko kiroldegiak hainbat egokitzapen eta aldaketa izan ditu kirol-jarduerara behar bezala itzultzeko: espazioak berregituratzea eta hobetzea, seinaleak, eskaintzen diren kirol-jarduerak behar bezala erabiltzeko araudi espezifikoak, higiene- eta osasun-neurriak.

Instalazioa urtero edo hiru hilean behin ordaintzen duten pertsonek lehentasuna izango dute sarbidea izateko, eta "banakako sarrera" saltzea baino ez da aurreikusten, urteko abonatuek aldez aurretik erreserbatu ezean. Garrantzitsua da gogoratzea Udako Bonuak hartzen dituzten pertsonak ez direla instalazioko abonatutzat hartzen.

Adierazi den bezala, testuinguru berri horretan, osasun-agintarien eskakizunak betez, kirol-instalazioetarako sarbideek edukiera murriztua, ordutegi espezifikoak, osasun- eta higiene-protokoloak eta, aldez aurretik, on-line erreserba (abonatuek bakarrik egin ahal izango dute) izan beharko dituzte, www.polideportivodeetxebarri.com  webgunearen bidez.

Ekainaren 8tik aurrera zerbitzu hauek erabili ahal izango dira:

• Igeriketarako barne-igerilekua.
• Gimnasioa.
• Padel-pistak.
• Boulder.
• Kirol Jardueren programazioa.

Kanpoko igerilekuaren eta zelaiaren irekiera Eusko Jaurlaritzaren baliozkotzearen zain dago.

Espero dugu Kiroldegiko kirol-jarduerara itzultzeak berriro gozatzeko aukera emango digula, eta gure osasuna zaintzen jarraitzea eta beste kirolari batzuekin elkartzeko espazioak bilatzea erraztuko digula. Baina horretarako oso garrantzitsua da pazientzia eta lasaitasuna izatea. Denok egin behar diogu aurre egoera berri bati, eta denbora behar dugu pixkanaka egokitzen joateko.

Bizi Etxebarri! Gozatu jarduera fisikoarekin!