Albisteak

 
Etxebarriko Udalak, udal talde guztien adostasunarekin, ezohiko neurri batzuk martxan jartzea erabaki du, COVID19-aren krisiak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko..

Argibide osoa ikusi hemen:
Programa SUSPERTU - Ayudas AUTÓNOMOS-AS COVID19

Aho batez erabaki da Etxebarrin bizi diren beren konturako langileei, autonomoei eta profesionalei zuzendutako laguntza-deialdi bat abian jartzea, baldin eta haien jarduera etenda geratu bada alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz.

Zehazki, 100.000 euroko partida ekonomiko bat gaitu da, gehienez ere 600 euro banatzeko honako hauei: "Norberaren konturako langileei, autonomoei edo profesionalei, baldin eta haien jarduera etenda geratu bada alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz, Etxebarriko udalerrian erroldatuta badago eta etenda geratu den jardueran soilik aritzen bada".

Gainera, nahitaezkoa izango da Enplegu Zerbitzu Publikoan jarduera uzteko adierazpena aurkeztea.

100.000 euroko funtsa lehentasun-ordena honen arabera banatuko da:

  1. Etxebarrin erroldatutakoek lehentasuna izango dute, baldin eta jarduera udalerrian badute (JEZ udal-erroldan). Gehienez 600 €eskatzaile bakoitzeko edo funtsaren guztizkoaren banaketa proportzionala.
  2. Banaketaren ondoren funtsak geratzen badira, Etxebarrin erroldatuta dauden eta jarduera udalerritik kanpo duten eskatzaileen artean banatuko dira. Gehienez 600 € eskatzaile bakoitzeko edo funtsetik geratzen denaren banaketa proportzionala.

Deialdi honen oinarriak dagoeneko argitaratu dira BAOn, eta udalaren webgunean honetan: UDALA > DIRU-LAGUNTZAK, bete beharreko dokumentuekin eta izapide zehatzekin batera. Izapide horiek ahalik eta gehien murriztu dira laguntzen eskaera eta kudeaketa errazteko.

Eskaerak ekainaren 1etik aurrera aurkeztu ahal izango dira, ahal dela telematikoki edo haz@etxebarri.eus helbide elektronikoaren bidez.