Albisteak

 




Bonuari buruzko argibide guztia:
 

 
 
   
 

Etxebarriko Udalak, "BONO ETXEBARRI 2020" edizio berezia jarriko du martxan " Arazo globalei tokiko irtenbideak" lemapean, udalerriko denda eta jatetxeen  kontsumoa bultzatzeko helburuarekin. Kanpaina hau, COVID-19 krisiak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko, Apirilaren 27an, Udalaren Bilkuran aho batez onartutako neurri berezien barruan kokatzen da.

Kanpaina honen balioa 40.000€-koa da eta horietatik %25-a udalak diruz lagunduko du, udalerrian kontsumoa bultzatzeko.

Datorren ekainaren 2tik uztailaren 7ra, 20 euroko 2.000 bonu-pack jarriko dira salgai 15 eurotan.. Honela bada tokiko merkataritza txikiari inbertsio bat zuzentzea bermatzen da.

Kanpainaren iraupena ekainaren 2tik uztailaren 17ra izango da.

BONUEN EZAUGARRIAK ETA BALDINTZAK

  • 20 euroko bonu pack-a (5 euroko 2 bonu eta 10 euroko bonu bat).
  • Bezeroarentzat pack-aren prezioa: 15 €.
    Aurrezkia: 5 €.
  • Pack kopurua: 2.000
  • Erosketaren zenbatekoa bonuarena baino gutxiagokoa bada, ez da dirurik itzuliko.
  • Bonuak ezin dira diruz aldatu
  • Produktua itzuliko balitz dendak erosketaren diru-kopuruaren balioko txartel bat eman beharko luke, eta inolaz ere ez dirurik.
  • NAN edo AIZ original bakoitzeko 3 bonu pack eskuratu ahal izango dira gehienez.
  • Bonuak elkar pilatu ahal izango dira 60 €ko mugarekin.
  • NAN edo AIZ originalak aurkeztu behar izango dira eta gehienez persona bakoitzak 4 NAN edo AIZ aurkeztu ahal izango ditu (berea kontuan hartuta).
  • Ezin izango dira adinez txikikoen NANak aurkeztu bonu pack-ak erosteko.
  • Bonuak erabiltzeko azken eguna: 2020ko uztailaren 17a

Bonuak linean erosteko beharrezkoak diren baliabide elektronikoak ez dituzten pertsona guztiak, CIME-rekin harremanetan jar daitezke 94 449 6871 eta hitzorduaren bidez, erosketa erraztuko zaie.

DENDA ATXIKITUAK



Etxebarriko Udalak eskerrak eman dizkio Etxebarriko Merkatarien eta Profesionalen Elkarteari ekimen hau bultzatzeagatik eta laguntzeagatik.

Uste dugu, inoiz baino konbentzimendu handiagoarekin,  tokiko merkataritzari laguntzeko garaia dela, erronka honi elkarrekin hobeto aurre egin dezakegula ulertzen baitugu. Denok batera lan egiten badugu, indartsuago aterako gara.

EUTSI ETXEBARRI!!