Albisteak

 

Gaur goizean, etxebarritar askok elkarretaratzea egin dute Udaletxeko plazan, COVID-19ren ondorioz hildako pertsonen omenez. Minutu bateko isilunea egin dute, eta "agur Jaunak" konpartitu ostean, txalo zaparrada bero batekin agurtu dute elkarretaratzea.

Gainera, 10 egunez, udaletxeko banderak haga erdian egongo dira.

Besarkada handia eta indar handia birus honek hurbiletik ukitu dituen familia guztiei.