Albisteak

 

Ia bi hilabetez etenda egon dira administrazio-prozedura guztiak, eta, beraz, ezin izan da aurrera egin kontratazio-prozesuan zeuden edo, are gehiago, kontratatuta zeuden proiektuetan.

Deskonfinamenduaren esparruan, prozedura horiek berrabiarazi dira, eta, horrenbestez, geldituta zeuden proiektu batzuk martxan jarri dira.

Horietako bat, Galizia kaleko hormaren pintaketa da. Horma horrek kalearen zati handi bat zeharkatzen du, eta bertako estetika hobetuko duen pintaketa kontratatu da.

Gutxi gorabehera 200 m2 inguruko azalera da, eta Erb Mon artistak margotuko du 13.310 euroko zenbatekoan. 

Datozen asteetan egingo diren lanak dira: horma garbitu eta saneatzea, pinturaren oinarrizko geruza inprimatzea eta horma bera pintatzea diseinu original eta koloretsu baten bidez.

Diseinua:


Lan horiek amaitutakoan, Santa Marina kaleko hormarekin jarraituko da.