Albisteak

 

COVID-19 pandemiaren ondorioak eragin handia izaten ari dira gure bizitzako hainbat arlotan, osasun ikuspegitik ez ezik,ikuspegi ekonomiko eta sozialetik ere. Esanguratsua da tokiko merkataritzan izan duen eragin handia, batez ere denbora batez pertsiana jaitsi behar izan dutenentzat. Ezin dugu ahaztu, beren jarduera gauzatzen jarraitu ahal izan duten merkatari eta profesionalen ahalegina, beren lana, errealitate berri horretara egokitu behar izana. Eta, jakina, ”eskerrik asko” boluntario jardueretan aritu diren guztiei.

Etxebarriko Udalak, COVID-19 krisiak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko neurri berezien  barruan, "BONO ETXEBARRI 2020" edizio berezia jarriko du martxan "Arazo globalei, tokiko irtenbideak" lemapean, udalerriko denda eta jatetxeen  kontsumoa bultzatzeko helburuarekin.

Kanpaina honetan, 20 euroko 2.000 bonu-pack jarriko dira salgai 15 eurotan. Erosketaren %25a diruz laguntzen da. Honela bada merkataritza txikiari 40.000 euroko inbertsio txikia zuzentzea bermatzen da, Udalak 10.000 € jarriko dituelarik.

Kanpaina hau, txikizkako merkataritzari  irekita dago eta  parte-hartzeko bete behar dituzten baldintzak hauek dira: Etxebarrin salmenta-puntua izatea, 10 langile baino gehiago ez edukitzea eta Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan (JEZ) urrengo ataletan altan emanda egotea: 64 ”Elikagaien txikizkako merkataritza”; 65 “Industria-produktuen txikizkako merkataritza” (655a. Izan ezik “...erregaiak, motor-erregaiak eta lubrifikatzaileak”); 671 “Elikagaiaren zerbitzua jatetxeetan”; 69 “Konponketak”; 97 “Zerbitzu pertsonalak”.

MERKATARIAK PARTE-HARTZEKO EPEA
Kanpainarekin bat egiteko eskaera epea 2020ko maiatzaren 15tik 21era artekoa
izango da. Parte-hartzeko ezinbestekoa da, kanpainarari atxikitzeko agiria, dokumentazioarekin batera  bonoetxebarri@etxebarri.eus e-postara bidaltzea.

 PARTE-HARTZEKO ESKAERA (pdf, 186 Kb)

Egoera honetan, elkarrekin lan egiten badugu, indartsuago aterako  gara. Orain inoiz baino gehiago gure merkataritza laguntzeko unea da.

Etxebarriko Udalak bere esker ona agertzen die Etxebarriko Merkatariei eta Profesionaleei lankidetzagatik eta Kutxabank bere parte-hatzeagatik kanpaina honen kudeaketan.

Anima zaitez eta parte hartu !!