Albisteak

 

Etxebarriko Udalak jakinarazten du tamaina handiko etxeko hondakinak eta berrerabilgarriak jasotzeko zerbitzuak martxan jarri direla berriro; bigarrena, edukiontzi zuriaren bitartez eskaintzen da.

Etxeko tamaina handiko hondakinak jasotzeko Etxebarrin asteazkenero egiten da. Hondakinak aurreko eguneko 20:00ak eta bilketaren eguneko 08:00ak bitartean utzi behar dira, gutxi gorabehera. Etxeko gainerako hondakinentzat ezarritako edukiontzien ondoan utzi behar dira.

GARRANTZITSUA
Jakinarazten dizuegu herritarrei arreta emateko doako telefono-zenbaki bat daukala zerbitzu honek, zalantzak argitzeko eta utz daitezkeen gauzen eta bilketa-egunen inguruan informazioa eskatzeko: 900 840 230.

Telefono hori erabiltzeak lagundu egiten du zerbitzuaren beharrizanak aldez aurretik jakiten.

Hondakinak ezarritako egun eta lekuetatik kanpo uzteak 300 eurotik gorako zehapen ekonomikoak ekar ditzake.