Albisteak

 

"Etxebarri Makers" komunitateak lehen lerroan dauden kolektiboak babesteko elementuak egiten jarraitzen du. Oraingoan, 15 maskara babesle eta 15 belarri-salbatzaile banatu dira Etxebarriko Osasun Zentroko langileentzat.

Asier Corderok, komunitateko kideetako batek, Arantza Calderon Osasun Zentroko arduradunari eman zion babes-elementuen sorta berria. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu osasun-krisi honetan egiten ari diren lanagatik.

Nabarmendu behar da maskara horiek udalerriko bizilagun diren makerrek egin dituztela, eta lan-taldearekin bat egin dutela beren inprimagailuekin. Izan ere, krisia hasi zenetik ari dira babes-elementu horiek fabrikatzen.

Gaur egun, "Etxebarri Makers”-ek 100 babes-maskara baino gehiago eman ditu udalerrian, osasun-zerbitzuen, funtsezko zerbitzuen (Udaltzaingoa, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua…) eta merkatarien artean banatuta.

Eskerrik asko!!