Albisteak

 

Etxebarriko Udalak, udal talde guztien adostasunarekin, ezohiko neurri batzuk martxan jartzea erabaki du COVID19 kodearen krisiak alarma-egoeragatik ixtera behartuta dauden denda eta ostalaritza-zerbitzuetan eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko.

Argibidea eta izapidea hemen:
SUSPERTU programa - Merkatarientzako diru-laguntzak COVID19

Aho batez erabaki da premiazko laguntzen deialdi bat abiaraztea, inolako diru-sarrerarik jasotzen ari ez diren eta, hala ere, gastu jakin batzuei aurre egin behar dieten saltoki eta ostalaritza-zerbitzu horiei likidezia emateko.

Zehazki, 100.000 €-ko partida ekonomiko bat gaitu da alarma-egoeragatik ixtera behartuta dauden saltoki eta ostalaritza-zerbitzu guztiei lehenbailehen 1.000 €jasotzeko.

Tabernak, kafetegiak, jatetxeak, burdindegiak, ehun-dendak, ile-apaindegiak, estetika dira itzuli beharrik gabeko laguntza honen jarduera onuragarriak. Onuradunek 2021eko urtarrilaren 31ra arteko epea izango dute jarduera gutxienez 6 hilabetez mantendu dutela justifikatzeko.

Eskaerak maiatzaren 7tik  ekainaren 3ra arte aurkeztu ahal izango dira. Eskaera-prozesua ahalik eta gehien murriztu eta sinplifikatu da, diru-kopuru hori ahalik eta lasterren ordaintzeko. Albistearen amaieran, posta elektronikoz haz@etxebarri.eus helbidera bidali beharreko dokumentuak eta oinarriak daude.

Zuzeneko laguntza horiez gain, aurrerago terrazen/mahaitxoen tasak itzuliko dira, bai eta zaborretakoak ere, alarma-egoeraren arabera merkataritza- edo ostalaritza-lokala ireki ezin izan den denboran. Unean-unean jakinaraziko da nola egingo den itzulketa, www.etxebarri.eus udalaren web-atariaren bidez.