Albisteak

 

Udalak, Berrikuntza Zentroaren bidez, babes-materiala eman die alarma-egoeran irekita egon diren saltokiei.

Gobernu Zentralak egindako deseskalada-proposamena argitaratuta, eta saltoki eta ostalaritza-zerbitzu berriek jarduerari berrekingo diotela aurreikusiz, Cime establezimendu horiekin harremanetan jartzen ari da, izan ditzaketen babes-beharrak biltzeko.

Hasierako asmoa da saltoki eta ostalaritza-zerbitzu horiei Etxebarriko Maker komunitateak egindako boluntariotza-sareak egindako maskarak eta maskara babesleak ematea.

Egoera horretan bazaude, jar zaitez harremanetan CIMErekin helbide elektroniko honen bidez: cime@cimenet.net, establezimenduaren izena, harremanetarako telefonoa eta beharko zenituzkeen maskara eta maskara babesleen kopurua adieraziz.

Irudia:
Etxebarriko Maker ekipoaren partaide batzuk.