Albisteak

 

Adinekoen zerbitzuek aldian-aldian harremanetan jarraitzen dute zerbitzu horien erabiltzaileekin, zerbitzu horien egoeraren jarraipena egiteko eta premia berriak antzemateko.

Duela aste batzuk, Udalak zerbitzu horiekin loturarik ez zuten 70 urtetik gorakoei deitu zien. Dei horietan, premia-egoera batzuk hauteman ziren, eta horiei erantzuna eman zaie.

Udal Gizarte Zerbitzuen bidez beste dei-erronda bat egiten ari dira, baina zailtasunen bat edo premiaren bat zuten adinekoei edo egoera pertsonala alda zezaketenei erreparatuz, premia berriak detektatzeko asmoz.