Albisteak

 

2020ko Maiatzaren 24an Etxebarrin jai giroko jardunaldia ospatuko da, 9:30 etik 18:00 etara bitartean.
Jarduera nagusia  spinning ciclo-indoor maratoia izango da. Maratoiarekin batera umeentzako tailerrak, dantza erakustaldiak eta musika aktuazioak egongo dira, horretaz gain txistulariak eta dantzariek ere girotuko dute jaia egunean zehar.

 “ Epilepsiaren alde pedalei eraginez” lehen jardunaldi honetan indarrak elkartuko dituzte zenbait entitatek: Etxebarriko Udala, Emtesport, Rhythmic Bike, ArcelorMittal  eta Maribel Forcadas medikua Epilepsiaren Bizkaiko Elkartekoa. Guztien helburua da trastorno hau gizarteratzea eta berau ikerketzeko dirua lortzea.

Helburuak lan-ildo hauetan laburbiltzen dira:

  • Epilepsiaren ikerketarako diru bilketa egin. Jasotako dirua zuzenean BIO CRUCESi emango zaio.
  • Gizarteari gaixotasun honi buruzko informazioa eman eta kontzientziatu eta trastorno neurologiko hau daukaten pertsonak eta berauen familiakoak lagundu.
  • Kirola sustatu gizartearentzako  jarduera osasuntsu gisa
  • Helburu bakarra partekatuz egun hori disfrutatu.

Guztira 100 bizikleta estatiko izango ditugu Emstespor Gestion Integral enpresak utzita.

Harremanetarako:
pedaleando@etxebarri.eus

Argibide gehiago:
 Epilepsiaren alde pedalei eginez (pdf, 244 Kb)