Albisteak

 

Ama Lurraren Nazioarteko Eguna da gaur, eta horren helburua da planetaren ingurumen-arazoei buruzko kontzientzia komuna sortzea, ekosistemen eta biodibertsitatearen garrantzia nabarmentzea eta gizakia zuzenean ingurumenaren mende dagoela azpimarratzea, bizirik irauteko.

Horrek gaur egun inoiz baino garrantzi handiagoa hartzen du, Nazio Batuen Erakundeak bere webgunean jasotzen duen bezala: ekosistema osasuntsuek gaixotasunetatik babesten laguntzen digute, espezieen aniztasunak patogenoak hedatzea zailago egiten duelako. Gogora dezagun inoiz baino gehiago Ama Lurraren Nazioarteko Egun honetan aldaketa bat behar dugula, bai pertsonentzat bai planetarentzat funtzionatuko duen ekonomia eta bizimodu iraunkorrago baterantz. Naturarekiko eta Lurrarekiko harmonia sustatzen dugu.

Aurten, baldintzek beste ospakizun bat egitera behartzen gaituzte, eta, horregatik, ingurumen-eduki oso interesgarriak dituzten dokumentalen zerrenda bat jaso dugu, bai eta horiek bistaratu ahal izango dituzuen plataformak ere. Jardun ezin badugu, behintzat, gehiago informatu eta kontzientziatu gaitezke guri dagokigun eta pertsona guztiei eragiten dien gai honi buruz.






 
Dokumentalak gaztelaniaz edo ingelesez, azpitituluekin, berrienetik gutxiagora:

* Nuestro Planeta (Gure Planeta) 2019. Netflix, 50 minutu inguruko 8 kapituluko minisaila.
* One Strange Rock (Gure Planeta) 2018. Disney+/Movistar+, 48 minutuko 10 kapituluko minisaila.
* Chasing Coral (Koralaren bila) 2017. Netflix, 1h 33 m.
* Before the flood (Berandu izan baino lehen) 2016. Youtube, 1h 35 m.
* Terra 2015. Netflix, 1h 37m.
* Cowspiracy. The sustainability secret 2014. Netflix, 1h 30m.
* Chasing Ice (Izotzari eutsiz) 2012. Netflix, 1h 16 m.
* Taste the waste (Dastatu hondakinak) 2010. Youtube 1h 30 m.
* A Plastic Ocean (Plastikozko ozeanoa) 2009. Netflix, 1h 40m.

Euskarazko dokumentalak, berrienetik txikienera:

* Energia trantsizioak, piztu aldaketa! 2016. Argia multimedia, 40m.
* Emakumeak lurraren defentsan 2012. Argia multimedia, 35m.
* Gasland (Gasaren lurraldea) 2010. Argia multimedia, 1h 44m.
* Madre Tierra (Ama Lurra) 2002. Euskal Encodings, 55m.
* Baraka 1992. Argia multimedia, 1h 37m.