Albisteak

 

Eskolarako itzuleraz dagoen ziurgabetasuna ikusirik eta eskolak telematkoki jasotzen jarraituko dutela kontuan izanik, Udalak jakin nahi du familiek ikastetxeekin harremanetan jartzeko izan ditzaketen behar teknikoak zeintzuk diren.

Zentzu honetan Udalak harreman estua dauka udalerriko ikastetxeekin (Kukullagako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza eta Etxebarri BHI) baita etxebarritarrak matrikulatuta dauden beste zenbait zentrorekin (EBLHI) harremanetan jartzeko sor litezkeen beharrak asetzeko.

Hala eta guztiz ere oraindik detektatu ez den familiaren baten beharrak egon daitezke. Hori dela eta, helbide elektroniko  honetan hezkuntza@etxebarri.eus Udalak jasoko du familiek etxerako lanak egiten jarraitzeko dauzkaten behar teknikoen edo zailtasunen berri: ordenagailua, internet konexioa…