Albisteak

 

Estatuko gobernuak argitaratutako azken dekretuaren harira, Udalak jakinarazten ditu hilaren 14tik aurrera indarrean jarriko diren neurriak, duela bi asteko egoerara itzularazten gaituenak, zenbait berrikuntzarekin.

* Uda langileen jarduna mantendu ahal izateko telelanarekin jarraituko dugu, hala eta guztiz ere, larrialdi edo beharrizanik balego langilegoa prest egongo da.

* Dena den, Udaltzaingoa eta Gizarte Zerbitzuak funtsezko zerbitzuak dira, honenbestez  herritarrak atenditzen jarraituko dute . 

* Herritarrentzako Arreta Zerbitzua, informazio eta kudeaketa funtsezko zerbituza izanda, prest dago ere, bai telefonoz edo epostaz herritarrentzako.

* Funtsezko zerbitzutzat jotzen dira kaleetako garbiketa, hondakinen bilketa, eraikinen garbiketa eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua ( ELZ).

* Beste alde batetik, Brigada Lan Taldea txandaka arituko da lanean , banaka eta segurtasun neurriak errespetatuz. Egoera hau enplegu planen bidez lanean ari den brigadari eta lorazaintza zerbitzuari  ere ezarriko zaio . azken horrek txandaka egingo ditu garbiketa-lanak (belar-sastrakak moztea eta garbitzea, nagusiki). 

* Arlo Soziokulturalak, CIMEk, enplegu planetako dinamizatzaileek eta gainontzeko zerbitzuek etxetik lan egiten jarraituko dute.

* Martxan daduen obrek ( Egetiaga Uribarri Santa Marina, Barandiaraneko sarbidea…) Lanaldia murriztuko dute eta ordutegi jarraia beteko dute.

* Bertan behera geratzen dira eraikinetako obrak apirilaren 12ko SND/340/2020 Aginduaren arabera , eraikinetan bizi edo lan egiten duten pertsonen eta obran lan egiten duten pertsonen artean harremana egon daitekeenean. Salbuetsita daude halako interfentziarik ez duten obrak edota premiazkoak direnak.

Kasu guztietan zorrotz bete beharko dira Segurtasun eta Osasun Batzordeak ezarritako segurtasun neurriak.