Albisteak

 

Pandemia mundiala bizitzen ari garen momentu honetan,  pertsona eta erakunde asko gara, gure eskura dagoen eta beharrezkoa den guztian lankidetzan aritu nahi dugunak. Etxebarriko Udal Berrikuntza Zentrotik(CIME), gure laguntza eskeintzen dizugu.

Horretarako Cimeko web horriaren eta sare sozialen  bitartez, , COVD-19-aren inguruan informazio erabilgarrria eta beste proposamen teknologiko batzuk eskainiko dizkizugu egoera  hau jasangarriagoa izan dadin:online prestakuntza ikastaroak,tresnak, aholkuak, foroak, ekimenak, laguntzak eta Euskadiko, Estatuko eta Europako erakundeek argitaratutako bestelako informazioa...

Pandemiaren erronka handietako bat osasun zerbitzuak babestea da. Babes material eta osagarrien gabeziak, herritarren ekimen ugari abiarazi ditu, pandemia honi aurre egiteko.

Hori dela eta, azken egunotan, pertsonen eta erakundeen deiak koordinatzen ahalegindu gara, 3D inprimaketaren bidez material sanitarioa sortzeko eta material ezberdinen dohaintza egiteko.Horretarako Etxebarrriko udala, COVIDEUSKADI, maker komunitatearen eskura jarri da.

Maker komunitate hau, ospitaleentzako oinarrizko materiala egiteko, sarean lan egiten duen herritar ekimen altruista bat da. Momentu honetan, 3D inprimagailuekin ,babes-piezak fabrikatzen eta logistika zerbitzuen sare oso bat kudeatzen ari dira koronavirusari aurre egiteko.

Informazio gehiago  edo ekimen honekin bat egin nahi baduzu, bere webgunera sar zaitezke
https://covideuskadi.net/  

Era berean, KzGunea-k telelaguntza  zerbitzu berri bat jarri du martxan, non tutoretza birtuala eskatu, bankuko tramiteak, bideokonferentziak eta abar egin ditzakezun.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) buruzko edozein zalantza argitzeko laguntza behar duen edonork telefonoz edo posta elektronikoz egin dezake kontsulta.

Adinekoen egoitzek behar duten babesa ere eman dezakete senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiteko.

+ info:
www.kzgunea.eus/eu/urrutiko-asistentzia

Cimetik, zure eskura jartzen gara eta gure laguntza eskaintzen dizugu etxean egon behar garen aldi honetan.

Arreta-ordutegia
Gure arreta ordutegia 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 19:30etara da, astelehenetik ostiralera.
 
+ info:
www.cimenet.net
94 449 6871