Albisteak

 
Udalak ezohiko neurriak hartzen jarraitzen du Koronabirus-Coivd19 osasun krisiaren ondorioz.
 
EtxebarriBus zerbitzuaren kasuan, zerbitzua hainbat aldiz murriztu da, Euskadiko Garraio Agintaritzak abian jarri dituen dekretuen arabera.
 
Hori horrela izanik eta ikastetxeetan eskolak bertan behera geratu direnez, EtxebarriBus bonuaren erabilera etetea erabaki du Udalak.
 
Egoera hori kontuan hartuta, MARTXOAN EZ DA KOBRATUKO, ezin izan baita zerbitzua modu egokian eskaini.
 
Neurri hori hurrengo abisura arte mantenduko da.