Albisteak

 

COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua betez, eta erakunde publikoek hartutako neurrien alde,  Arakaldo,  Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes,  Urduña- Orduña, Zaratamo Zaratamo eta Zeberioko udalerrietan, etxeko hondakinak eta antzekoak  bildu eta garraiatzeko zerbitzuetarako, ondorengo aldi baterako neurri hauek ezartzea aholkatzen da.
 
 IKUSI OHAR OSOA (pdf, 85Kb)

Etxeko hondakinen bilketa: errefusa, organikoa, paper kartoia, olioa, beira eta ontziak  frakzioen bilketa zerbitzua ohiko moduan eskainiko da. Hala ere, kutsadura-arriskuak minimizatzeko, herritarrei eskatzen zaie:

• edukiontzietatik kanpo hondakinik ez uztea
• edukontziak eskuz ez ukitzea
• pedalei lehentasuna ematea, ahal den neurrian.

Gogorarazten da erosketak egiteko edo beste gauzetarako erabilitako latex edo nitriloko eskularruak ez direla ontziak eta ez direla edukiontzi horian gorde behar. Errefusa frakzioko edukiontzian gordailatuko dira.

COVID-19ak kaltetutako eta kuarentenan dauden pertsonekin kontakturik izan duten hondakinen edo materialen kasuan, honako hau da jarraibidea: gaixoaren hondakinak boltsa bikoitzean gorde, biak itxiera hermetikoarekin; ondoren, errefusa frakzioko ohiko hondakin boltsaren barruan gorde.

Tamaina handiko hondakinak: martxoaren 23tik aurrera, zerbitzua eten egingo da.

Ontzi zuriaren bilketa: donazioak etxean gordetzea gomendatzen da berrerabilgarria izan daitekeena egoera onean mantentzeko.

Herritarrei jakinarazten zaie, COVID-19 dela eta, eskuduntza duten agintarien gomendioak jarraituz, zerbitzuen enpresa esleipendunek barne-protokolo batzuk ezarri dituztela  koronabirusa ugaritzea prebenitzeko eta bilketa zerbitzuen eskaintza behar bezala ematea bermatzeko.

Herritarrei eskatzen diegu, osasun-jarraibideak eta gomendioak betetzea.