Albisteak

 

COVID 19ko kutsatzeen hedapena arintzeko asmoz, Osakidetzak Basauriko, Arrigorriagako eta Etxebarriko arnasketa-prozesu guztien arreta Arizko anbulatorioan (Basauri) bateratzea erabaki du.

Profesional talde batek Arizko anbulatorioko solairu batetik artatuko ditu Kalero, San Migel, Arrigorriaga eta Etxebarriko osasun-zentroetako arnasketa-prozesu guztiak. Beste solairu batean, gainerako osasun langileek arnasketakoak ez diren patologia atzeraezinak artatuko dituzte.

Kalero, San Migel, Arrigorriaga eta Etxebarriko unitateetan ez dute arnas patologiarik artatuko.

Era horretako patologiak dituzten pazienteak Arizera bideratuko dira.
Osasun-zentro guztietan (Ariz, Kalero, San Migel, Arrigorriaga eta Etxebarri) pazientea artatzeko eremua berrantolatuko da: ilara bereizi eta seinaleztatu bat egongo da arnasketa-prozesu espezifikoei erantzuteko, eta beste bat ohiko kontsultei erantzuteko.

Oro har, zentroetako HITZORDU GUZTIAK EZ DIRA AURREZ AURREKOAK IZANGO; izan ere, pazienteak anbulatoriora joatea eta infekzioa transmititzea edo hartzea saihestu nahi da.

Ondorioz, HASIERAKO ARRETA TELEFONO BIDEZKOA izango da, eta osasun-profesionalek erabakiko dute, kasua ondo baloratu ondoren, paziente bakoitzarentzat egokiena den arreta-metodoa.