Albisteak

 

Koronabirusak eragindako ez ohiko egoera berezi honetan  Udalak “Ni etxean geratuko naiz eta erosketak egitera joan behar badut , herrian bertan egingo ditut” kanpaina jarri du abian.

Kanpaina honen helburua da ziurgabetasun ekonomikoa nagusi den garai honetan tokiko komertzioetan kontsumoa bultzatzea,  kontuan izanik etxean denbora gehiago emateak oinarrizko beharrak handitu egiten dituela.

Konfinamedu egoeran gaude geure etxeetan eta salbuespenen artean dago erosketak egitea , elikagaiak, botikak edo premiazkoak diren produktuak erostea, hain zuzen ere.

Udalak zabalik dauden komertzioen informazioa bildu du eta komertzioen ordutegiak zehaztu ditu, auzokideen artean partekatu ditu eskura dauden aukera guztiak ezagutarazteko asmoz.

 KOMERTZIOA ZABALIK
     (jpg, 743 Kb)
 
 

Ia 40 jarduera daude zabalik; besteak beste, harategiak, okindegiak, hortz-klinikak, estankoak, farmaziak, supermerkatuak, fruta-dendak, arrandegiak... urtean zehar gure zerbitzura dauden eta orain egoera are gehiago errazten saiatzen diren saltokiak.

Beste alde batetik, herritarren elkartasunaren eredu gisa, etxetik irteteko arazoak dauzkaten pertsonei laguntza eskainiko zaie erosketak egin ahal izateko, bai auzokideen ekimenen laguntzaz bai komertzioaren beraren laguntzaz. 

Nolanahi dela ere, ezinbestekoa da deplazamendu horietan birusa zabaltzea saihesteko onartu diren gomendioak eta neurriak zehatz mehatz betetzea: arduraz erosketak egitea, banaka joatea, distantziak errespetatzea, langileei euren lana erraztea eta emandako argibideak jarraitzea.

Egoera unez une aldatuz doala ikusirik, komertzioei zein herritarrei dagokien kanpaina honi buruzko edozein zalantza edo argibide 94 426 7000 telefonoan emango da (Udaleko HAZ)