Albisteak

 

Etxebarriko Udalak erantzukizunez jokatuz, Koronabirus-COVID 19aren aurrerapena geldiarazteko hurrengo ez ohiko neurriak aktibatu ditu:

Instalazio/zerbitzu hauen itxiera:

* Kultur Etxea.
* Udal Kiroldegia.
* Udal Frontoia.
* Futbol zelaia.
* Ludotekak, Tarrasta etaTalka.
* Berrikuntza Zentroa eta KZ Gunea.
* Liburutegiak eta EPA.
* Ikastaroak eta Kultura Saileko Tailerrak.
* Euskaltegia.
* Elkarteei lagapenean utzitako lokalak (Elkartegunea, txaletak, maisu-maistren etxea…)
* EtxebarriBus: eskola-errefortzua murriztuko da.
* Gizarte Zerbitzuak: premiazkoak diren kasuak soilik.
* Jubilatuen Etxeak (martxoaren 12an itxita)

Hauez gain bertan behera geratuko dira hurrengo jarduerak:

* Arlo soziokulturaleko agendako jarduerak: Negu Kulturala, sagardotegira irteera, Guraso Topagunea…
* Zuhaitz Eguna (atzeratuko da)

Udalerriko elkarteei gomendatzen zaie eskuduntza duten organoen iradokizunak kontuan har ditzatela eta euren jarduna eten dadila.

Neurri hauek indarrean jarriko dira martxoaren 14tik aurrera eta 15 egunez iraungo dute gutxi gorabehera, egoeraren bilakaeraren arabera.

HAZ eko Herritarrentzako Arreta eta  gainontzeko zerbitzu administratiboetan arreta soilik emango da telefonoz edo telematikoki. Baloratuko da zuzeneko arreta ematea soilik oso kasu zehatz eta premiazkoetan. Komunikazio bideak hurrengoak izango dira:

Gogorarazten dugu koronabirusaren hedapena  geldiarazteak herritar guztion PARTE-HARTZE ARDURATSUA eskatzen duela eta hedatzea saihestu nahi badugu pertsonen kontzentrazioak eta bestelako arrisku egoerak saihestu behar ditugu.

Laguntza, erantzukizuna eta zentzuzkoak izatea eskatzen dugu, jokoan dagoena guztion osasuna baita bereziki kolektibo kalteberak zainduz: gure nagusiak eta arazo gehigarriak izan ditzaketen pertsonak.

 Iragarkia (pdf, 390 Kb)