Albisteak

 
Kirol Txartela” jada Etxebarrin dago. Txartel honeri esker kiroldegiko urteko abonatuek programa honen barruan dauden herri ezberdinetako hainbat Kirol instalazio erabili ahal izango dute. 
 
“Kirol Txartela” berez txartel birtual bat da (teléfono mugikorrerako aplikazio bat), behin eskaera balioztatuta, Doan Kirol programa honetan parte hartzea erabaki duten beste herrietako kirol instalazioak erabiltzea ahalbidetzen duena. 

 Kirol Txartela (kartela, pdf 286 Kb)

 Kirol Txartela (liburuxka, pdf 721 Kb)

Kirol Programa honen sustatzailea Eusko Jaurlaritza da. Erakunde hau programaren koordinazio lanak egiten dago, gero eta udalerri gehiagok parte hartu dezaten. Hortaz gain, udalerri ezberdinetan Kirol erabilerek sortzen dituzten kostu ekonomikoen konpentsazioa egon daiten Funtsa bat sortu du, modu honetan erabilera gehien dituzten instalazioek kostu ekonomiko orekatua izan dezaten. 
 
Gaur egun Udalerri hauek parte hartzen dute programan: Portugalete, Santurtzi, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri eta Etxebarri.
 
Hau guztia ikusita, Etxebarriko Udalak eta Kiroldegia kudeatzen duen Emtesport enpresak Kirol Programa honetan parte hartzea erabaki dute, honen ondorioz etxebarritarrek Kirol gehiago egiteko aukerak izan ditzaten eta Etxebarritik kanpoko kirolariek herriko Kiroldegia erabiltzeko eskaintza zabalduz.
 
Akzio hau “Mugiment” kanpainaren baitan kokatzen da eta Etxebarrin “Etxebarri Martxan” osatzen duten eragile ezberdinen topagunetik koordinatzen ari da. 
 
Bizi Etxebarri kirola eginez!

>> MUGIMENT KIROL TXARTELA - web atari ofiziala