Albisteak

 

Aurten Etxebarriko Ihauteriak hobekuntzak dakartza!

Aurten Etxebarriko Udaleko Kultura Sailak Ihauterietako jaiko zein lehiaketako formatuan aldaketak barneratu ditu herritarren  parte hartzea hobetzeko eta laguntzeko. 

Aldi  berean ikuskizun osoa eskaini nahi du mozorro lehiaketa dantzaldi batekin konbinatuz eta adinen arabera banatuz.
Horrela, bi espazio desberdinduko dira adinaren arabera, bakoitza bere ordutegi eta dinamika propioarekin.

Otsailaren 22an frontoia guztiz irekita egongo da, 17:30 eta 19:00ak artean 12 urte arteko umeen mozorro lehiaketaz gozatu ahal izango dugu eta lehiaketaren ondoren ume eta familiei zuzendutako dantzaldia izango dugu 20:30ak arte.

Lehiketa honetan parte hartu ahal izateko parte hartzaileek izena eman dezakete online Etxebarriko udaleko web orrian otsailaren 1 eta 21aren artean edota otsailaren 22an frontoira hurbildu 16:30 eta 17:30 artean eta bertan izena eman.

20:30etan karpaz estalitako Sabino Arana Plazan helduen eta adin mistoen (helduez eta umez osatutako koadrilen) mozorro lehiaketa hasiko da eta 22:00ak arte iraungo du. Behin sariak banatuta, dantzaldia hasiko da plazan eta 00:30ak aldera amaituko da.

Helduen edota adin mistoen mozorro lehiaketan parte hartzeko, parte hartzaileek izena eman dezakete online Etxebarriko udaleko web orrian otsailaren 1 eta 21aren artean edota otsailaren 22an plazara hurbildu 19:00 eta 20:00ak artean eta bertan izena eman.

Mozorro Lehiaketak:

 LEHIAKETEN OINARRIAK 
     (pdf, 297 Kb)
 On-line IZEN-EMATEA 
     (Google formularioa)
     Epea: Otsailak 1-21