Albisteak

 

Bi empresa aurkeztu izan diren Lizitazio-prozesua behin amaitu ondoren, azkenean, Santa Marina kalea berriz urbanizatzeko lanak Fhimasa enpresari esleitu zaizkio. Enpresa horrek aurrekontuaren %4ko beherapena egin du.

Udala enpresarekin bildu da lanak lehenbailehen berrabiarazteko, eta otsailaren 19a ezarri da obrari berriro ekiteko.

Enpresa esleipen-hartzailea Egetiaga Uribarri kalea berriz urbanizatzeko lanak egiten ari den bera da. Lan zaila, kota-desberdintasunengatik (atarien, garajeen, saltokien, ostalaritza-zerbitzuen eta abarren arteko altuerak) eta zorupean dauden eta modu ezin hobean egiten ari diren instalazio-kopuru handiagatik.

Santa Marina kaleko obran, Andaluzia kaleko etxebizitzen atzeko aldeko eskailera, Kultur Etxeko korridorea, egiteko dago, horma berriak sortutako 4 metroko bidea berregiteko, baina, batez ere, aparkalekua, bideak, espaloiak eta kaleko eraikinekiko loturak handitzeko lanak amaitzeko.

Obraren kostua 476.486,57 €-koa izango da (BEZa barne). Zenbateko hori obra utzi zuen enpresa esleipen-hartzaileari erreklamatuko zaio dagokion prozesu judizialean. Asmoa da obra ia bukatuta egotea San Antonioko jaietan.