Albisteak

 

Gabonetako oporraldia aprobetxatuz Talka Gazte Guneko sukaldea handitzeko eta egokitzeko beharrezko lanak burutu dira.

Espazioa horretan Arlo Soziokulturalak eta elkarteek antolatutako sukaldaritza ikastaroak antolatu ohi dira. Ikastaro hauek izan duten arrakasta ikusirik, beharrezko ikusi da  hasierako sukaldea handitzeko eta hobetzeko elementu berriak gehitzea.

Zerbitzua hobetu asmoz honako lementuak instalatu dira:

  • Lanerako altzairuzko 2 altzari 3,5m koak.
  • Altzairu herdolgaitzezko hozkailua eta izozkailu ekologikoa.
  • Altzairu herdolgaitzezko labe funtzioanitza, 70 litrokoa , A talde energetikokoa.
  • Ke-erauzgailu sistema, zenbait aspirazio-ahoduna.
  • Altzairu herdolgaitzezko harraska industrial berria.

Era honetan ikastaroetarako eta tailerretarako funtzionamendu egokia bermatu daiteke, baita Talkara doazen  gazteen erabilera egokia ere.

Lan hauen kostua 16.677,43 € koa izan da (BEZ barne) Eta esleitutako enpresa Hostelco S.L izan da.