Albisteak

 

Udala edukiontziak ordezten eta berrantolatzen ari da, zaborra eta gaikako bilketa egiteko baliabide bidez.

Azken bi urtean, gainerako edukiontziak (berde iluna) ordeztu dira, eta gaikako bilketarako guneak jarri dira martxan (pilak, tonerrak, bonbillak…). Oraingoan, paperezko eta kartoizko 35 edukiontzi ordeztu dira.

Edukiontzi berriek sarbide bat dute: kartoi handiak tolestu egin behar dira, edukiontziaren edukiera murriztu ez dadin eta, batez ere, bilketa eraginkorra izan dadin.

Gainerako paper-edukiontziak urtean zehar aldatuko dira, unitate gehiago erosi behar baitira.

Bestalde, Garbikerri (plastiko eta ontziak biltzen dituen foru-erakundea) edukiontzi horiak eguneratzeko eskatu zaio, horietako asko egoera txarrean daudelako.

Gainera, beira biltzeko edukiontziak (iglu berdeak) berrikusteko eskatu zaio EcoVidrio-ri.

Bide batez, herritarrak animatzen ditugu bilketa-sistemak erabiltzera eta hondakinak ahalik eta gehien birziklatzeko neurriak hartzera.