Albisteak

 

Beste edizio batez Guraso Topaguneak egitarau interesgarria eskaintzen die Etxebarriko familiei. Egitarau hau udalerriko hezkuntza arloko eragileek osatzen duten Batzordeak antolatzen du. Batzordeko kide dira : Kukullaga HLHI ikastetxea, ELKAR IGE, Etxebarri BHI ikastetxea, Bidea Sortzen IGE, eta Harribide Fundazioa, programaren kudeatzea dena Udalaren finantziazioa eta koordinazioaren laguntzaz.
Egitarauak hiru eratako proposamenak dauzka:

A)  Hitzaldi /tailer  monografikoak gurasoentzat.

  • Urtarrilak 27 (HH Kukullaga Barandiaran) eta 28an (HH Kukullaga San Antonio). Aritza Escandonekin. “Euskara ikasten ari naiz”. HH umeen gurasoei zuzenduta, bereziki euskara ikasten ari direnei.
  • Otsailak 4 (LH Kukullaga) ,“Bizitzarako hezteko erronka” Asier Gallastegirekin.

Hitzaldi hauek 15:00etan izango dira eta sarrera librea da aforoa bete arte.

B) Familia saioak ere antolatuko dira: (haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako famlientzat).

  • IPUIN KONTALARIA (eusk),
  • MINDFULLNESS
  • MUSIKOTERAPIA

C) Asteroko saioak
Seme-alaben adinaren arabera 7 talde antolatu dira. Talde bakoitzean adin-tarte horretako umeen edo nerabeen ezaugarriak, arazoak, aholkuak… landuko dira, gaian aditua den hizlari batekin.

Saioak otsailaren 10etik martxoaren 27ra izango dira eta astero 1,5 ordukoa.
Saio hauetara joateko ezinbestekoa da izena ematea otsailaren 2a baino lehenago, lekuak mugatuak dira.

Izen emateak eta argibide gehiago hemen:
688 881 339 – whatsapp



Info gehiago:


Guraso Topagunea 2020.
6 saio. Izen emate epea: otsailak 2.