Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzako Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakundeak Etxebarri-Kukullaga eta Atxuri geltokien arteko tartean 3. lineako behin-behineko kotxetegiak jartzeko lanak hasi ditu. Tarte hori ez da erabiltzen duela hilabete batzuetatik, tren guztiak 3. lineako tuneletatik sartzen baitira Bilbora.

ETSk adierazi duenez, egoera hori behin-behinekoa da 3. linearako behin betiko kotxetegiak eraiki arte eta 5 urteko epea ezartzen du.

Kotxetegiak aire zabalekoak izanen dira eta Etxebarriko eta Bilboko udal mugapeen artean kokatu arren, Etxebarritik sartuko dira. Izan ere, jarduketa geltoki eta tunel artean eginen da, non modulu aurrefabrikatuak (behin-behinekoa) eta langileentzako aparkaleku bat jarriko baitira. Gainera, estaziora sartzeko oinezkoentzako eremua handituko da, geltokian sartzen diren pertsonen eta aparkalekuraino doazen ibilgailuen arteko bizikidetza errazteko.

Esku-hartze hori beharrezkoa da tranbia Boluetara iristeko, gaur egun Atxurin baitaude (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2019/etsk-kukullaga-etxebarriko-behin-behineko-kotxetegien-eraikuntza-lanak-esleitu-ditu/).

Nolanahi ere, egoera horrek ezinezko egiten du tranbia Kukullaga-Etxebarri geltokiraino iristea, kotxetegiek beraiek okupatzen baitituzte bideak. Departamentuaren arabera, oraingoz tranbia Boluetako geltokiraino iritsiko da.

Halaber, ETSk eguzki-panelen bidez ordeztuko du estazioko estalkia. Panel horiek langile eta erabiltzaileen konforta hobetuko dute bero-egunetan tenperatura jaistean, eta berogailua mantentzeko elektrizitatea sortzen lagunduko dute.

Bestalde, Udalak bilera bat egin zuen abenduan geltokitik hurbilen zeuden bizilagun-komunitateekin, esku-hartze horri buruzko xehetasunak emateko.