Albisteak

 

Etxebarriko Udalak, joan den abenduan, 2018an kontsumitutako energiaren Jatorria Bermatzeko Ziurtagiria jaso du Iberdrolaren aldetik. Ziurtagiri horren arabera, Udalak aldi horretan kontsumitutako energia “%100 iturri berriztagarrietatik dator, ingurumena errespetatzen dute eta CO2aren eta beste gas kutsagarri batzuen emisioak saihesten dituzte”.

Etxebarrik, Agenda 21en esparruan (orain, Agenda 2030), Nazio Batuen Erakundeak 2015. urtean onartutako Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzera bideratzen ditu bere ahaleginak, herrialdeek eta beren gizarteek bide berri bati ekiteko aukera gisa, guztion bizitza hobetzeko, inor baztertu gabe, eta, besteak beste, pobrezia ezabatzetik hasi eta klima-aldaketaren aurkako borrokara, hezkuntzara, emakumearen berdintasunera, ingurumenaeren defentsara edo gure hirien diaseinura iritsi arte.







HILEKO HELBURUA: 7. helburua. Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea

Ezinbestekoa da ekonomia- eta lan-ekimen berriak bultzatzea, energia-zerbitzu modernoetarako sarbide unibertsala ziurtatzeko, energia-errendimendua hobetzeko eta iturri berriztagarrien erabilera areagotzeko, komunitate iraunkorragoak eta integratzaileagoak sortzeko eta ingurumen-arazoetan (adibidez, klima-aldaketa) erresilientzia lortzeko.