Albisteak

 

Etxebarriko Ikastetxeek Udalarekin elkarlanean 2020/2021 ikasturteko Aurrematrikula Kanpaina prestatu dute.

Alde batetik, Kukullaga HLHI zentroak bereziki  2  urte 2020an beteko dituzten umeen  familiei zuzendu die informazio-gutunean.  Guztira 2 urteko umeen familiak 116 dira . Gutun honetan dei egiten zaie bilerara familiei : Urtarrilaren 23an, ostegunean , arratsaldeko 16:45ean, Haur Hezkuntzako bi eraikinetan: Kukullaga San Antonio HHn (2 urteko gelan ) eta Kukullaga Barandiaran HHn (jantokian).

 Kukullaga HLHI - informazioa (pdf, 316 Kb)
 Institutua - informazioa (pdf, 1,6 Mb)

Etxebarriko Udalak , D ereduaren aldeko apostu argia egin du aurten ere kanpaina honetan. Gai honetan familiak sentsibilizatzeko, Irrien Lagunak “Euskaraz Ikasi Euskaraz Bizi” aldizkariarekin hitzarmena egin du eta ale berezia argitaratu da aurrematrikulazio kanpainan D eredua sustatzeko.

Aldizkari hau bi modutan jaso ahal izango da:
- Kukullaga Ikastetxean, aurrematrikula egitera doazenean gurasoek jasoko dute.
- Etxebarriko Udalean HAZ an ,gainontzekoek( Etxebarritik kanpo aurrematrikula egiten dutenek).

Azpimarratzekoa da  aurkeztu beharreko dokumentazioan  gurasoek ez dutela errolda agiria Kukullaga Ikastetxean aurkeztu behar izango, Udalak Kukullaga ikastetxeari helaraziko dizkio errolda-agiriak zuzenean, modu honetan familiei dokumentazioaren tramitazioa erraztuko zaielakoan.

Bestetik Etxebarri BHI zentroak ere Guraso Elkartearekin batera  aurten kanpainarekin bat eginez zenbait ekimen gauzatuko ditu DBH ko eskaintzaren berri emateko: Ate Irekien Eguna antolatu du urtarrilaren 29rako  eta 2008an jaiotako gazteen familiei, 170 guztira,   informazio pertsonalizatua bideratuko die.