Albisteak

 

Pasa den abenduaren 19an egindako Osoko Bilkuran eta Informazio Batzordetik pasatu ondoren 2020 ko Aurrekontua onartutzat eman zen. Guztira 12.374.481,45 € kudeatuko dira urtean zehar eta aldeko botoa jaso zuen La Voz del Pueblok LVP (12 zinegotzi) eta PSOEk (zinegotzi 1), EH Bilduk abstentzioa eman zuen (2 zinegotzi) eta EAJ-PNVk kontrakoa eman zuen (2 zinegotzi).

 Ikusi Udalbatzaren bideo osoa (YouTube)

Talde sozialistak interesa adierazi zuen informazio-batzordean Elkarlanerako Garapenererako Udalak egiten dituen ekarpenengatik.

Bere aldetik, EAJ-PNVk zenbait proposamen egin zuen datorren legegintzaldirako, hauetatik gobernu-batzordeak 5 kontuan hartu zituen, izan ere, La voz del Pueblok  hauteskunde-programan txertatutako proposamenekin bat egiten baitute eta hauetatik batzuk 2020ko aurrekontuen baitan daude txertatuta: oinezko bideetan argiztapena hobetzen jarraitzea (aurrekontuan txertatuta), edukiontziak berrantolatu (martxan dago), parkeetan komun publiko gehiago ahalbidetu, Kukullagako Jai Batzordearen diru-laguntza handitzea (aurrekontuan jasota eta legegintzaldian zehar handitzeko konpromisoarekin) eta ur-parkea instalatzea. Horretaz gain, kontuan hartu zen komertzio-arloko dinamizatzailea kontratatzea, enplegu planekin dagoeneko egiten den lana izanik, aurrekontuetan sartu den ikerketa lanaren emaitzen zain geratzea erabaki zen (PERCO Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia).

Jarraian 2020ko aurrekontua aurkezten da:

2020ko aurrekontua 2019koaren jarraipena da. % 2,3 inguruko handitzearekin, finantza jasangarritasunaren mugekin eta, batez ere, gastuaren erregelarekin, udal eremu ezberdinek eta herritarren beharrak hautemateko egindako parte-hartze prozesu ezberdinetan planteatutako beharrei aurre egiten dien aurrekontua proposatu da.

DIRU-SARRERAK
Diru-sarreren proposamen zuhurra eta errealista egin da. Ez da Udalkutxaren likidazio positiboaren aurreikuspena aintzat hartu, otsailean diru-sarrera handiagoa suposatu dezakeena.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak udalari Euskara sustatzeko ematen zion 25.000€-ko dirulaguntza kendu da Euskadiko Udal Legea martxan jarri delako.

GASTUAK
Ziurrenik, 1. kapitulua da gehien handitu dena. Arkauten formazioa egiten ari diren agenteen formazioa, 2020. urtearen erdialdean lanean hasiko direnak, 2019an polizia bat gehiago izatea, proposatutako % 2ko soldata igoerak eta soldata masaren % 4 inguruko lanpostuen balorazioa jasotzen dira kapitulu honetan.

Lan Batzordeek aurrekontua aztertu ondoren, hauek izan dira egindako proposamenak:

A. Hirigintza, Obra eta Zerbitzu, Ingurumen eta Herritarren Segurtasuna Batzordea - % 45,93

Segurtasuna eta ordena publikoa.
Partida handitzearen inguruan azpimarragarriena langileei dagokiena da:
- Langile partida handitu da agente batekin, beraz, Udaltzaingoak 18 agente ditu zerbitzua 24 orduz / urtean 365 egunez mantentzeko.
- Arkauten dauden 8 agenteen formazio kostuak ere jaso dira (oinarrizko soldata gehi dietak), eta 2020 erdialdean euren lanpostua behin betiko beteko dute.
- Bestalde, behin-behinean plaza horiek betetzen ari diren agenteen kostuak ere jaso dira, euren lanpostua behin betiko lortu dutenek lanean hasi arte.
- Azkenik, gizarte segurantzako % 8,74ko igoera jaso da, langileak 60 urterekin jubilatu ahal izateko, pasa den urtean onartu zena.

Inbertsioei dagokienez, udaltzainentzako ibilgailu hibrido berri bat alokairuan hartzea proposatu da.

Hirigintza
Hauek dira inbertsio eta hobekuntzako proiektu zehatzak:
* Santa Ana kaleko irisgarritasuna hobetu, igogailu baten bidez. (215.000 €)
* Hilerriko hobekuntzak, barruan komun bat instalatuz. (25.000 €)
* Galizia kaleko 1-3-5 atarien irisgarritasuna hobetu, udalak 2019an hartutako lokaletako batzuetan arkupe bat gaitzean. (30.000 €)

Inbertsio hauei 2020ko aurrekontuan sartu den Nafarroa kaleko irisgarritasuna hobetzea gehitu beharko litzaieke. Horren onarpena urtearen amaieran egin da, soberakinen kargura. (461.000 €)

Plan Orokorra egiteari dagokion urterokoa jaso da, 100.000 eurogatik.

25.000 € sartu dira argiztatzeko inbertsioan, oinezkoen pasabideetan argiztapena handitzeko.

50.000 € mantendu dira haurrentzako jolasak mantentzeko.

40.000 € mantendu dira “1522-21100, Beste programei lotuta ez dauden udal eraikinak konpontzea, mantentzea eta kontserbatzea” partidan. Izan ere, Bizilagunen Komunitateetan egindako hainbat lanetan udala lokalak izatearen aldekoa da.

Hondakinak jasotzea
Pasa den urteko kostu berdinak mantendu dira, Udaltalde 21ek eskaintzen dituen zerbitzuen kontabilitate kudeaketa hobetzeko partidak ezberdindu badira ere:
 

Kale garbiketa
Esleipen prezio berria jaso da 1.090.000 €-tan, 2019an lizitazio prozesua amaitu ondoren.

Ingurumena
Ingurumen partidan animaliak jasotzea, katuen kolonien kontrola eta Zuhaitz egunarekin lotutako jarduerak, Ingurumenaren Eguna, eta abarretako gastuak jaso dira.

Bestalde, ingurumen jardueren partidan “Puntu berdea” ingurumena babesteari buruzko sentsibilizazio kanpainarako funtsak jaso dira,

B. Batzorde Soziokulturala - % 26,94

Kultura eta Euskara zerbitzuaren jarduerei estaldura emateko partidak mantendu dira. Kirolarekin lotutakoak handitu dira. Izan ere, Gabonetako pilota partidua 2020ko urtarrilean egingo da. Bestalde, euskara, gazteria eta kirol eremuko elkarteentzako dirulaguntzak handitu dira. Azken hauetan, ekimen eta jardunaldien dirulaguntzak kreditu orokorretara pasa direla aintzat hartu behar da, jarduera horietako asko, hasiera batean ez-ohikoak zirenak, egonkortu baitira.

Lan metodologian emandako aldaketa garrantzitsuena izan da “330-20200 - Alokairua, makineria, instalazioak eta tresneria” partidari 23.000 € arteko funtsak ematea, obra brigadari ekimen soziokulturalei lotutako lan batzuk askatzeko, hala nola, gradak eta eszenatokia muntatzea.

Nabarmen igo dira haur, nerabe eta gazteen jarduerei lotutako gastuak. Izan ere, herritarren piramidean arreta jartzen badugu, urte horietan kokatzen da Euskadin jaiotza tasa bikoiztu zeneko urteen populazioaren handitzea. Gainera, zerbitzuak guztizkoa aurreikusten denarekin urtean zehar lizitatu beharreko bi kontratuetan pilatu dira, hau da, partidak zerbitzuak lizitatu ondoren egokituko dira.



12.000 €-ko partida dago Orientazio Fisikoko Zerbitzu berrirako, eta Etxebarri Martxanen partida mantendu da, udalak parte hartzen duen Eusko Jaurlaritzaren sarea. 

Azterketa garaian Ikasketa Gela zerbitzua handitzeko partida mantendu da.

C. Gizarte Ongizate eta Enplegu Batzordea - % 14,42:

Gizarte Zerbitzuak
“23010-22791 - ESKU-HARTZE PSIKOSOZIALEKO ZERBITZUA” partida 63.000,00 euro arte handitu da, derrigorrez bete beharreko zerbitzu hau handitzeko, oinarrizko konpetentzien artean dagoen gizarte zerbitzuen zorro berrian baitago.

AESen partida 20.000 eurotan egokitu da, horren benetako gastu errealarekin koherenteago izateko.

Mendekotasunak dituzten pertsonen zaintzaileei laguntzeko zerbitzu berriak (Zainduz), esku-hartze psikosozialeko zerbitzua eta bitartekaritza zerbitzua ematen jarraituko da.

Adinekoak
Erretirodunen elkarteentzako ekarpenetan 1.000 € gehitu dira, elkarte bakoitzak antolatutako jarduerak estaltzeko eta SGAEren gastuei aurre egiteko.

Gainera, etxe bakoitzerako bi desfibriladore erostea ere sartzen da.  Bestalde, elementu horiek erabiltzeko prestakuntza koordinatuko da, bai zuzentarauei dagokienez, bai etxeak kudeatzen dituzten pertsonei dagokienez ere.

Behargintza
Basauri-Etxebarri Behargintzari egindako ekarpena % 2 handitu da.

Merkataritza
25.000 €-ko partida bat sartu da Merkataritza Birgaitzeko Plan Bereziaren (PERCO) jarduerarako, saltoki txikia aztertzeko eta udalerrian duen kokapena mantendu eta hobetzeko ekintzak planteatzeko.

Garapenerako lankidetza
Hauek dira banatu beharreko erakunde eta kantitateak:

Orokorrean, informatikako ekipoekin lotutako inbertsioetan gorakada eman da (20.000 € gehiago “920-62600 - INSTALAZIO OSAGARRIAK INFORMATIKA EKIPAMENDUA” partidan), “920-21500 - INFORMATIKA EKIPO ETA PROGRAMEN MANTENIMENDUA” partidan SAIak aldatzeari aurre egiteko, aurten zerbitzu berria lizitatu behar baita.

Guztira 12.374.481,45 € Legegintzaldi Planari hasiera emateko eta bizilagunek eta udal teknikariek planteatutako behar zehatzei erantzuteko, aurrekontu zuhurra ekonomia geldituko denaren abisuaren aurrean eta gastuaren mugaren arauak baldintzatuta.