Albisteak

 

Azken urte hauetan informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek gure bizimoduan  iraultza suposatu dute: lana, aisialdia eta giza harremanak aldatu egin dira , gure oraina eta geroa ulertzeko moduan iraultza suposatu dute , honek guztiak aukeren unibertsoa aurkitzeko aukera ematen baitigu.

Argi dago berrikuntza teknologikoaren  eta gizartearen arteko harremana ukaezina dela. Gizartea ideia berrietara eta garapenetara irekita egotea behar dugu, bizitza hobeago bat lortzeko aukerak aprobetxatu behar ditugu. Era berean, garrantzitsua da abilezia zientifikoak sustatzea eta teknologia berriak guztion konpromisoz onartzea.

Testuinguru honetan eta berdintasuna sustatu nahian eta aldaketa hauek guztiek eragindako aukera berrietarako sarbideak kontuan izanik, Etxebarriko Udalak, Udal Berrikuntza Zentroaren bidez ( CIME), ahaleginerako eta lanerako konpromisoa hartzen du gure arlo teknologikoa hobetu asmoz eta horretaz gain, eraberritze digitalari begira udalerrian aurrerapausoa egiteko urrats sendoa ezartzen da.

Aurten ere Etxebarriko Berrikuntza Zentroak, formakuntza zabala eskaintzen dizu teknologia, berrikuntza arloan era pertsonalizatuan, neurrira egindako erraminta eta aplikazioz osatua.

Otsailerako gure formazio-eskaintza hauxe da:

1. 2020ko otsailaren 13a: Hitzaldia Kzgunearekin elkarlanean : Zer dira errealitate birtuala eta handitua?
Hitzaldi honetan parte-hartzaileak mundu berri batean murgildu daitezke, giro artifizial batean esperientzia sentsorial osoa bizitzeko aukera emango diena.

2. 2020ko otsailaren 25a: Tailerra: Marketing Digitala;Bezeroarekin komunikazioa, estrategiak, erramintak eta App-ak.
Tailer honetan bezeroarekin komunikazioa landuko da , eszenatoki zehatzak abiapuntu izanik: Bilera-Hitzorduak kudeatzeko App-ak, eguneroko harremanetarako bideokonferentzietarako erramintak, Google My business, Whatsapp Business, etabarrekoak…

3. 2020ko otsailaren 17an: Alfabetizazio digitala Ikastaroa ( Ofimatika)
CIMEn behar eta kolektibo desberdinetara egokitutako iKAstaroak aurkituko dituzu, oinarrizko beharrakk asetzeko Alfabetizazio Digitaletik hasi eta hurrengo hauetaraino zabalduta: Marketing eta enpresa-kudeaketarako programak, Multimedia Diseinua, Garapena eta Programazioa, Sistemen Administratzailea, Belaunaldi Berrietako Informatika…

4. 2020 Inplantalariak Proiektua : Transformazio Digitala , Mikroenpresa Digitalarena( Grupo Spri). Euskal Autonomia Erkidegoko autonomoei, ekintzaileei edo mikropymeei zuzendua.

Programak aholkulari teknologikoa eskainzten du doan, honek lagunduko dizu negozioaren itxura hobetzen lagunduko dizun teknologiak identifikatzen, lehenesten eta egokitzen, lehiakortasun handiagoa lortu asmoz. Aholkulari baten laguntzaz gain, tailer praktiko honetan izena emateko aukera duzu:
> Apirilaren 28a: Mugikorraren erabilera inteligentea.

Argibide gehigorako eta izena emateko www.cimenet.net