Albisteak

 

Etxebarriko Merkatari eta Profesionalen Elkarteak antolaturik (EMPE), eta udalerriko dendetan erostera sustatzeko zuzendutako ekintzen artean, “bihotz solidarioak” izeneko hiru edukiontziak jarri dira. Bertan auzokideek tapoiak botatzeko aukera dute birziklatzeko asmoz. Era honetan, dirua bilduko da gizarte-ekimen bat laguntzeko herriko elkarteen bidez. Aipatutako Bihotz hauek hurrengo lekuetan daude jarrita: Udalaren plazan, Elizaren sarbidea kalean (Zintururi igogailuaren sarrera) eta San Esteban eta Marivi Iturbe kalearen  inguruko biribilgunean.

Ekintza honekin, Etxebarriko Merkatari eta Profesionalen Elkarteko kideak gure herrialde barruan merkataritza iraunkorra sustatzen duten jarrerak bultzatu nahi ditugu. Uste dugu horrelako kontzientziazio ekintzak bezero kalitatezkoak eta iraunkorrak erakarriko dituztela, guztiek positibotzat baloratzen dute herriko merkataritzak ingurumenarekin duen konpromisoa, honek desberdintasuna suposatzen du azalera handiko merkataritzarekin , izan ere azken hauetan plastikozko kopuru handiak erabiltzen baitira.

Leku ezberdinetan jarri diren elkartasun-edukiontziez gain, kanpainari atxikimendua adierazi dieten Etxebarriko Merkatari eta Profesionalek eskura izango dituzte haien dendetan edukiontziak edo  ontzi txikiak   tapoiak birziklatzeko. Horrela, gure dendetan erosten duten bezeroek oihalezko poltsa bat jasoko dute erosketak egiteko erabiliko dena.

Etxebarriko Merkatari eta Profesionalen Elkartetik Etxebarriko herritarrak animatu nahi ditugu tapoiak biltzeko kanpaina honetan parte-hartzera, honen bidez ingurumenarekiko errespetuaz kontzientziatuko nahi dugu. Ekintza hau lagungarria izango da eta bihotzak poztuko ditu Etxebarriko herritarren inplikazioa eta elkartasunari esker.