Albisteak

 

Etxebarriko Udaltzaingoak atzo jakinarazi zuen arrotz bat Kukullaga ikastetxeko ikasle batengana hurbildu zela eta bere etxera laguntzeko eskaini zuela bere burua.

Udaltzaingoak abisua jasotzen duenetik gertaera hori gertatu den eremura hurbiltzen da, eta arrakastarik gabe, egindako deskribapenarekin bat datozen pertsonak identifikatzen ditu.

Udaltzaingoa eta Ertzaintza lanean ari dira kasu hori argitzeko.

Bestalde, Kukullaga zentroko zuzendaritza jakinaren gainean dago eta Udaltzaingoarekin harremanetan dago. Udaltzaingoak, haurren sarrera/irteera orduetan zaintza bikoiztu egingo du.

Kukullaga zentroak arreta handiz jokatu du, baina, jakina denez, eskola orduetan ikastetxea itxita dago eta ezin da sartu atezaindegiaren aldez aurreko kontrolik gabe.

Gurasoei eta, oro har, herritarrei gomendatzen zaie adi egotea eta Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea (94 426 3737), portaera arraro edo susmagarri ororen aurrean.

Nolanahi ere, oinarrizko gomendio batzuk hartu behar ditugu kontuan:

• Ez hitz egin ezezagunekin.
• Ezagutzen ez duzun norbaitek hitz egiten badizu edo zerbait eskaintzen badizu, urrundu eta esan hurbil duzun pertsona heldu bati.