Albisteak

 

Euren biziaroa betetasunez bizitzeko beharrak, asmoak eta irrikak dituen kolektiboa da. Etengabe hazten ari da. Gastuahalmena dute eta euren aztarna ekonomikoa geroz eta handiagoa da. Europar Batasunaren arabera, 50 urtetik gora dituzten haiei zuzendutako ekonomiaren atalari Silver Economy edo Zilarrezko Ekonomia deritzo.
Siver Bizkaia ekimena 2019ko azaroan hasi eta 2020ko ekaina bitartean hedatuko diren jardueren programa espezializatu gisa antolatu dugu.

Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantziatu du, Lankidetzan sortutako Berrikuntza-proiektuen Elkarlanean 2019 Programaren barnean.

Programak ondoko egutegia du: Sentsibilizazio jardunaldia Basauri-Etxebarrin. Aukera berrien nondik-norakoak azalduko zaizkie interesa duten enpresa eta pertsonei. 2019ko azaroaren 21ean. Gaikako 4 lantegi, eskualdeen arteko lankidetza bideratzeko, 2020ko lehen hiruhilekoan. Espezializatutako laguntasuna bideragarriak izan daitezkeen proiektu berrien sortze eta garapenerako. 2019ko azarotik 2020ko ekaina bitartean.

Informazio gehiago:

https://www.behargintza.eus/silver/
empresa@behargintza.eus
94 426 29 99 / 94 426 94 52 / 94 426 94 65
Behargintza Basauri-Etxebarri-Baskonia 1 ( Basauri)