Albisteak

 

Etxebarriko Udalak helburu orokorra duen Udal-Mapa digitala eta paperezkoa prest ditu dagoeneko, herritarrek, bisitariek eta Udaleko langileek, sakonago eta xehetasun osoz Etxebarriko udalerria ezagutzeko.

Eusko Jaurlaritzaren oinarrizko kartografiatik abiatuta, toponimia, kaleen eta atarien izenak, interes publikoko hiri-elementuak eta oinarrizko udal kartografia berrikusi dira.

Atal honetan kontsulta dezakezu:

Mapan hurrengo datuak sartu dira:

- Toponimia, “Etxebarriko Toponimia” udal-toponimia erabiliz, Hizkuntza Politikarako Sailburuordearen toponimiako datu basearekin konparatu da eta Euskaltzaindiak berrikusi du. Hiriguneak, auzoak, industrialdeak, eraikinak, parajeak, ibaiak eta errekak, gailurrak (Etxebarriko punturik altuena), errepideen izenak eta Eusko Jaurlaritzari toponimia eman zaio aipatutako formatuan. Toponimia kokatzeko nomenklator bat sartu da.

Atal honetan aipatzekoa  da Udalak Etxebarritik pasatzen den ibaiaren izena berreskuratu egin duela, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskaltzaindiaren gomendioak jarraituz. Euskaltzaindiak udalari luzatutako txosten teknikoaren arabera, ibaiaren izena Ibaizabal da besteak beste ibaiak izendatzeko hiru arrazoi hartzen direla kontuan: Emaria, Luzera eta orientazioa. Argi dago Ibaizabal dela emari handiena duena, luzeena eta bi ibaiek bat egin ondoren beronek mantentzen duela orientazioa .

- Kaleen izenak eta atarien zenbakiak Udaletik onartuta, Eustateko datu basearekin alderatuko da.
- Interes publikoko hiri-elementuak: interes historiko, artistiko eta turistikoko puntuak, herritarrentzako zerbitzuak, Herritarren Segurtasuna, Osasuna, Garraioak, Ostatua, Industria, Merkataritza, Hezkuntza, Aisia eta Kultura, Erlijioa, Espazioa.

- Sakoneko kartografia, udal muga, eraikinak, errepideak, bideak, FFCC, hidrografia (ibaiak, errekak, lakuak), maila-kurbak eta kota-puntuak.

Udalaren webgunearen bidez, GeoEuskadiko mapen bisorea ikus daiteke: www.geo.euskadi.eus bertan hainbat motako kontsultak egin daitezke: Uraren Euskal Agentzia, Ingurumena, ortoargazki historikoak…

Udal-Mapako paperezko formatuak 980 mm x 680 mm izango du, eta udal-mapa 1/5.000 eskalara bideratuko da. Era berean, A3 tamainako mapa turistiko bat argitaratu da, dohainik jaso daitekeena jendearentzako arreta eskaintzen duen edozein udal zerbitzutan: SAC (Herritarrentzako arreta-zerbitzua), Arlo Soziokulturala, Udal Liburutegiak eta Kultur Etxea.

Tamaina handieneko bertsioa, etxebarritarren helbide guztietara helaraziko da oihalezko motxila baten barruan “ pomming” bidez, hau da, etxebizitza bakoitzeko atean zintzilikatuta.

Banaketa hau Etxebarri Galdakaorekiko desanexionatu zela ospatzeko ere aprobetxatuko da, izan ere, 510.urteurrena ospatzen baita aurten Etxebarriko Elizatea Galdakaotik desanexionatu zenetik.
 
Geograma enpresari esleitu zaio Etxebarriren mapa egitea eta argitaratzea eta Eusko Jaurlaritzak ia osorik diruz lagundu du.