Albisteak

 

Aurreko urteetan ekimen honek izan duen harrera ona ikusita, Etxebarriko Udala, merkatari txikiak babesteko ekintzen markoan, BONO ETXEBARRI 2019 - ETXEBARRIN KONTSUMITUZ GUZTIOK IRABAZTEN DUGU” kanpainaren edizio berria prestatzen ari da.

Kanpaina honen asmoa hauxe da, udalerriko merkatari txikien eta ostalarien kontsumoa handiaraztea, gabon garaian bereziki. Erabiltzaileek, 2019ko azaroaren 26tik 2020ko urtarrilaren 9ra, bonuak eskuratu ahal izango dituzte. Bonuak 2020ko otsailaren 10era arte baliozkoak izango dira.

Oraingo honetan 20 euroko 2.000 bonu-pack jarriko dira salgai 15 eurotan. Erosketaren %25a diruz laguntzen da. Honela bada merkataritza txikiari 40.000 euroko inbertsio txikia zuzentzea bermatzen da, Udalak 10.000 € jarriko dituelarik.

MERKATARIAK
Merkatariek kanpainari bat egiteko 2019ko azaroaren 8tik 20ra arte eskari- inprimakia bete beharko dute eta harekin batera kanpainaren oinarrietan zehaztutako dokumentuak atxikitu..

* Epea: 2019ko azaroaren 8tik 20ra (astelehenetik ostiralera)
* Ordutegia: Goizez (10:00-13:30) eta arratsaldez (16:30-19:30)
* Telefonoa: 944 49 68 71
* Email helbidea: berrikuntza@etxebarri.eus

 Merkatarientzako komunikazioa (pdf, 222 Kb)
 Atxikitzeko dokumentua (pdf, 148 Kb)

AUZOKIDEAK

Bonuak salgai egongo dira Cimen eta Kultur Etxean. NAN bakoitzeko 3 bonu-pack eskuratu ahal izango dira gehienez (erosketetarako 60€rekin baliokideak diren bonuak).

Salmenta ordutegiak:

CIME (Egetiaga Uribarri, 1A)
2019ko Azaroaren 26tik, 2020ko urtarrilaren 9ra
Astearteetan: 10:30etik 13:00era.
Ostegunetan: 10:30etik 13:00era eta 17:00etik 19:00era

Kultur etxea (Andaluzia, 3)
2019ko Azaroaren  27tik 2020ko urtarrilaren 9ra:
Asteazkenetan: 17:00 – 19:00

Aurten, berritasun gisa, kontsumitzaileek, "Foto Bono" argazki lehiaketan parte hartu ahal izango dute. Horretarako, kanpainari atxikitako dendetako batean, bonoekin argazki bat atera eta Instagram-en (#EtxebarriBono19) argitaratu beharko dute. Jasotako argazki guztien artean, Etxebarriko Merkatarien Elkarteak emandako opari ugari zozketatuko dira.

Etxebarriko Udalak bere esker ona agertzen die Etxebarriko Merkatariei eta Profesionaleei lankidetzagatik eta Laboral Kutxari bere parte-hatzeagatik kanpaina honen kudeaketan.

“Ekimen hau Etxebarriko merkataritzaren apustu gisa agertzen da, beste askoren artean, merkataritza udalerriaren berezko elementua delako. Oraindik emateko asko duen kalitatezko merkataritza hurbil hau kanpaina honi esker ikusgaiagoa izango da”.

 Prentsa Ohar osoa (pdf, 148 Kb)