Albisteak

 

Egun hauetan gure bizilaguna den Gloria Ferrerasek 100 urte bete ditu.

Hori dela-eta Etxebarriko Udal Alkatea den Loren Olivak eta Pertsona Nagusien Zinegotzia den Zuriñe de la Horrak Udaletxeko Areto nagusian harrera egin zioten. Bertan gure herritarrari omenaldi txiki bat egin zitzaion. 

“Makila eskuan zuela” oroitzapenezko tarta eta lore zorta eder bat eman zitzaion. Etxebarritar guztien izenean zorionak jaso zuen. Ekitaldira bere sendia bertaratu zen, horien artean herenaiton bat eta laster ere izango den beste bat.

Gloriak Udal Kiroldegian pertsona nagusiei zuzendutako Jarduera Fisiko Planean parte hartzen jarraituko du, bere izaera baikorraren eta borrokalariaren seinale.

Gloriakin, jada badira 2 pertsona herrian 100 urteak gainditzen dituztenak.