Albisteak

 

Etxebarri udalerriak Berrikuntza Plan Estrategikoaren baitan eta Innpulso Sarearen kide gisa,    “Zientziaren, Teknologiaren  eta Berrikuntzaren IV. Astea” ospatuko du datorren azaroaren 18tik 24ra bitartean. Ekimen hau urtero bultzatzen du Europako Batasunak herritarrengan kultura zientifikoa sustatzeko helburuarekin eta horretaz gain ikerketa zientifikoaren eta berrikuntza teknologikoaren  garrantziaz herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin.

Etxebarriko Udaletik ekimen garrantzitsu baten aldeko apostua egiten da , hori dela eta egitarauan berrikuntza arloko eragileek parte-hartuko dute aste osoan zehar jardueretan herritarrei ezagutarazteko  formato  desberdinetan ( tailerrak, bidita gidatuak, ibilbide didaktikoak, hitzaldiak), lehen pertsonan eta era aktiboan parte-hartzea ahalbidetuko duten jarduerak izango dira, zientziaren eta gizartearen arteko elkarrizketa aktiboa eraginez.

Honen guztiaren emaitza da Etxebarriko Zientzia astea, erakargarria, parte-hartzailea eta publiko guztiei egokitua.

 EGITARAUA pdf, 3,6 Mb)

IV. edizio honetan, Zientziaren ,Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea honako jarduerek osatzen dute:

* Astelehena 18an CIMEn “ Internet de las cosas” hitzaldia izango da objektu fisikoen eta Interneteko eguneroko objetuen arteko konexio digitalaz ikasteko.
* Asteartea 19an, Kultur Etxean hitzaldia izango da “ La Innovación en los Materiales y su evolución hacia un futuro sostenible” izenekoa, Pablo Corengiaren eskutik, , Area   Materiales & Procesos-eko  Zuzendaria,  Energia eta Ingurumen Arlokoa. Bertara joan dira Etxebarriko Institutuko ikasleak.
* Asteazkena 20an , Arcelor Mittal Etxebarri enpresara bisita egingo da, bertara joango dira Institutuko ikasle talde bat baita adineko pertsona talde bat ere.
 
* Osteguna 21ean, “Ortzi Kafe” tabernan, “Zientzia tabernetan” ekimenaren baitan “zerbait hartu bitartean” dibulgazio-saioa ikusi ahal izango dugu “Todo lo que no sabes del Blockchain y el Bitcoin y nunca te atreviste a preguntar” saioren bidez.

* Ostirala 22an, udaletxeko plazan kokatutako karpan Zientziapolis-en eskutik 5 urtetik aurrerako umeei zuzendutako tailerrak antolatuko dira:
o Almidoia eta PH-a detektatzea
o Auzitegi-zientzia ADN ateratzea
o Molekulak eraikitzea
o Zientzia eta Magia tailerra

* Ostiralean 22an 19:00etan “Show Cooking” erakustaldia egingo da Aboiz jatetxeko Dani Garciaren eskutik. Bertan azalduko dira elikaduraren eta zientziaren arteko interkonexioak gois-mailako abanguardiako platerrak eginez.

* Ostirala 22an Onda Vasca irratiak zuzenean egingo du emanaldia  Etxebarriko udaletxeko plazatik “Atsalde pasa” programaren barruan, bai ostiral horretan gertatuko dena bai aste osoan Etxebarriko Zientziaren Astean gertatuko dena kontatuko digute saio horretan.

* Larunbata 23an, Robotika Tailerrak familian ekimena izango da zenbait saiotan bananduta, 5 urtetik gorako umeei zuzenduak eta zenbait taldetan bananduak:
o Familian erronkak MBOT arekin, 5 urtetik 6 ra bitarteko umeentzat.
o Artea espirografoarekin 7 urtetik 8 ra bitarteko umeentzat.
o Ezagutu materialak Codey Rockey-rekin 9 urtetik 10 era bitarteko umeentzat.
o Esperimentatu Chroma key-rekin 11 urtetik 13ra bitarteko gaztetxoentzat.

* Larunbata 23 an arratsaldez Turukutupa Konpaniaren eskutik bi ekimen burutuko dira:
o Musika tresnak material birziklatuekin egiteko tailerra hondakinen kudeaketa sortzailearekin lotutako pedagogia-proiektua.
o REZIKLANTES ikuskizuna. Birziklatze-artistikoko soinuzko proiektua zenbait eszena-proposamenen bidez.

* Igandea 24an, Elkarlanerako Berrikuntza-Erakusketa, zenbait ekimenez osatua goizean zehar:
o 9D Simuladoreak
o 3D inprimagailuak
o Gazteentzako Zientzia (Bizilabe)
o Micro:bit eFaber bidez.
o Markel Ontañón eta Lander Seco etxebarritarren robotika erakustaldia, Bizkaiko World Robot Olympiad (WRO) txapelketako irrabazleak.
o Etxebarriko ortu ekologikoetara bisita gidatua ( Equinoccio Natura)

Etxebarriko Zientzia Asteko jarduera guztiak doakoak dira, hala ere zenbaitetan aldez aurretik izena eman behar da.
Izena emateko epea: 11/11  - 11/20  Plaza mugatuak izen-ematearen arabera.
Bide hauen bitartez eman dezakezu izena:
www.cimenet.net
Telf: 94 449 68 71

Animatu eta parte-har ezazu #EtxebarriZientzia19 hashtag bidez.
+ info: www.etxebarri.eus