Albisteak

 

Azken Udalbatzak 68.000 euroko aurrekontu aldaketa bat onartu zen, N-634 errepidetik  Kukullaga-Barandiaran Haur ikastetxera iristeko sarrera bat eraikitzeko larrialdiko ibilgailuentzat.

Ikastetxea Doneztebe etorbidean kokatzen da, baina bertara larrialdiko ibilgailuak iristea oso korapilatsua da. Jolastokiaren estaldura berriaren instalazioak nabarmendu du zailtasuna. Ondorioz ikastetxera heltzeko behin-behineko pasabide bat eraiki behar izan da, lanak burutu asmoz.

Aldaketa honekin N-634 errepidetik Kukullaga-Barandiaran Haur ikastetxera iristeko sarrera berri bat eraiki nahi da, larrialdiko ibilgailuek erabili dezaten. Esku-hartze honekin segurtasun baldintzak nabarmen hobetzen dira ustezko larrialdi-esku hartze baten aurrean.

Gainera, N-634 errepideko pasabidearen oinezkoen gunea hobetzeko aprobetxatuko da.